Jean-François Cerquand: ipuinak

Benat Urrutyk kondatzen du:   
https://www.mintzoak.eus/fr/mendive/sequences/18-11/
 
Arrasteluko neska
Salbatoreko ganderailua

Jean-François Cerquand
Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak
Bulletin de la société de sciences lettres et arts de Pau, 1875-1882.

Anuntxi Aranaren transkripzioa. Gatuzain, 2017.


Ganderailua Salbatore kaperan

51. Arrasteluko neska.
Bithiriñeko bertsioa, La fille au trident, Cerquand 94.

Bithirinan, oraino ikhusten den Iñhurri deithu etxean, bi muthil neska sehi1 zauden. Arrats batez, etxe hartako jendeak artho xuritzen ari ziren, bethi bezala eskaratzean2. Muthila ohartzen da langiletarat arthoaren hurbiltzeko zerbitzatzen zen hirur3 hortzetako arrastelua landetan urrunko zen etxola batean ahantzirik utzi zutela. Gaua beltza zelakotz, tresnaren bilha joaiteko lotsa4 zen.
Neskaoak, ongi trufatu5 ondoan, erraiten dio :
Jokhatzen daizkiat bortz sos nihaur6 bilha joaiten naizeala ?
Parioa7 onhartua da, eta neska gaztea partitu zen ilhunpearen erdian. Hainitz denbora gabe, aditzen dituzte haren gibelerat8 ethortzeko urhatsak. Bainan ez zen etxean sarthu. Bortha9 gaina idekia baitzen, handik arthikitzen10 du arrastelua erranez :
Hor duzue falta zinutena. Ni, ene diru gosearen gaztigutan, ezin ikhusizko esku batek eramaten nau.
Gisa hortan airez aire zaramatelarik, Mendibeko kapillaren gainerat heldu eta oihu egiten du :
Salbatore, laguntzerat ethor zaizkit !
Orduan boz batek ihardesten11 dio :
Baru12 itxiki13 duna14 ?
Nik ez, bainan ene amak urthe guziez begiratzen du.
Horrek salbaturen15 hau, dio bozak.
Ordu berean hil hotza phausatua da kapillaren athean.
Ez da pariorik egin behar.

Catherine Ossinague andereak (68 urte) kontatua. Larre jaunak transkribatua.

Kokapena
Inhurria : Bithiriñeko etxea. Barandiarenek dionez, etxe hori zutik zegoen 1897an. Geo saldua izan zen eta jabe berriak, Etxats jaunak, haren lekuan beste bat eraiki zuen.

1 Sehi : neskame, otsein.
2 Ezkaraz : atondo, atari.
3 Hirur : hiru.
4 Lotsa : beldur.
5 Trufatu : isekatu.
6 Nihaur : neu, neroni.
7 Pario : ixpixo, apostu.
8 Gibelerat : atzerat.
9 Bortha : ate.
10 Arthiki : jaurtiki.
11 Ihardetsi : erantzun.
12 Baru : barur, barau.
13 Itxiki : atxiki, eutsi.
14 Duna : al dun.
15 -turen : -tuko.
Gonzalo Etxebarria, 2013. Titulurik gabe.

52. Salbatoreko gandalera
Gamue-Zohaztiko bertsioa, Le chandelier de Saint-Sauveur, Cerquand 8.

Artzain bat bortian1-2 zabilarik, hurrendu3 zen oihan batean lamina zilo batera. Haren zolan4 ikhusi zuen gauza ederrik. Galdegin zuen andere lamina bati han ikhusten zuen gandaler5 eder handi bat Jondoni6 Salbatorendako. Bena andereak erran zako7 aitarendako biziki beldur zela. Gerokoz artzainak atzeman zuen mementoa zointan anderea bera8 baitzen ; gogatu zien eta gandalera bildu. Andereak gomendatu zakon goman11 lezan12 haren aitari.
Egun sonbre batez artzain hori juiaten zelarik gandalera bizkarrean, agertu zakon13 gibeletik anderearen aita. Bena artzainak oihu egin zuen :
Jondoni Salbatore, othoi balia zazkit, gandaler hau zuretako ekhartzen baitut.
Denbora berean ekhia14 agertu zakon, lamina galdu eta gandalera ereman zuen Jondoni Salbatorerat.
Geroztik ermita hura izan da suiaz2 errerik frangotan15, bena gandaler hura bethi kontserbatu da, nahi bada16 hanitz belzturik den.

Ladutch andereak kontatua. Elissagaray jaunak transkribatua. Baxenabarreraz.

1 Bortu : mendi.
2 -(u)ia : -ua.
3 Hurrendu : hurbildu.
4 Zola : hondo.
5 Gandaler : argimutil.
6 Jondoni : San.
7 Zakon : zion.
8 Bera : bakarrik.
9 Gogatu : limurtu.
10 Zien : zuen.
11 Goman : kaxu eman, kontuz ibili.
12 Lezan : zezan.
13 Zakon : zaitzaion.
14 Ekhi : eguzki.
15 Frango : asko.
16 Nahi bada : nahiz eta.
Gonzalo Etxebarria 2016

53. Salbatoreko ganderailua
Mendibeko bertsioa, Le chandelier de Saint-Sauveur, Cerquand 7.

Duela zazpi-zortzi ehun urte, ez zuzun1 Mendiben bi etxe baizen2 : Lohibarrea eta Mikelaberroa. Egun batez, Lohibarreko muthila, izan garaitikoa3 zuena Haxerihargaitz4 juan zuzun behika5 Galharbeko photxala6-7. Han harrapatzen dizu8 Basandere bat, ganderailia9-10 garbiturik, iresten11 ari zela urhe12 orraziarekin. Gogoan phasatzen dizu ganderailu hori13 eder hura behar zuela ebatsi14. Bi aldi(z) abiatzen dizu, bainan Basanderea oharturik, bi aldietan utzi behar izan zizun15.
Huirurgarren aldian, tronpatu zizun eta abiatu bere ganderailiarekin. Basandereak, ohartu zenean, bere aitari oihu egiten diakozu16. Basajauna, zeina baitzen ezteietan Behorlegimendin, bi jauziz jiten17 duzu18 eta jarraikitzen Haxerihargaitzi Salbatorerano. Salbatorera heltzean oihu egiten dizu Haxeriargaitzek :
Jondoni Salbatore, zuretako ekartzen dizut present bat ederra.
Hoinbertzenareki, Salbatoreko zeinhia19 bere baitharik hasten duzu18 mintzatzen. Orduian Basajaunak erraiten diakozu Haxerihargaitzari :
Baliatzen zauk joalzar20 hori mintzatu baita, bertzainez janen hindudan. Lehenbiziko barurik harrapatzen hudanean21, janen hut21.
Handik zenbait denboraren buruan, ogi22 joiten ari izanik Haxerihargaitz abiatzen duzu goiz batez barurik behi batzuen bilha. Sohaxipiko23 brostara24 heltzean ohartzen duzu Basajaunari. Hura ikhustearekin haren desafia orhoiturik, hasten duzu buruari hatzez eta harrapatzen dizu bigezpalaur25 ogi-bihi26, biloen27 artean kokaturik28. Berhala ahoan ezartzen ditizu8 eta jaten. Ordu beretik Basajauna hurtu izan zuzun1 eta ez zizun15 guxiago(a) ikhusi.
Handik harat ez zuzun sekula etxetik atheratzen barura hautsi gabe.
Ganderailu, Haxerihargaitzek Basandereari ebatsirik Salbatoreat ekharri hura, urhea bezain hori13 zuzun. Salbatoreko eliza Espainolek erra29 arazi zutenean beltzatuia10 izan duzu. Orduan nahi izan zizien15 Mendiberat ekharri, bainan ez dizie30 sekula Hariz-Khurrutxeko lephotik pasatu ahal izan.

Mendibeko Martiren andereak (Ofizialdeguy-ren alarguntsa, 70 bat urtez goitiko) kontatua. Prat jaunak transkribatua. Baxenabarreraz.

Kokapena
Lohibarrea eta Mikelaberroa etxeak oraino zutik daude, Mendibeko zaharrenetarikoak kontsideratzen dituzte.
+ Lohibarrea (Laurhibarrea) : Laurhibar ibaiaren ezkerraldeko etxea, Iratiko bidean, IGN 95,4 / 318,8.
+ Mikelaberroa : Mendibeko etxea, IGN 97,4 / 317,3.
+ Galharbe (Gahalarbe) : ereka, oihana eta borda, Salbtoretik ekialdera, IGN 92,4 / 321,1.
+ Behorlegimendi : Behorlegi herriaren gainean dagoen tontorra, Salbatore aurre aurrean, IGN 95,4 / 322,3.
+ Sohaxipi (Sorhoxipi) : exaldea, Laurhibarreari hurbil, IGN 95, / 318,4.
+ Haritz-Khurutxeko lepoa, 785 m : Mendibetik Salbatoreko bidean ; han hasten da kaperaraino doan gurutze-bidea, IGN 93,1 / 19,8.
Gonzalo Etxebarria 2012

1 Zuzun : zen (alok.).
2 Baizen : baizik.
3 Izen garaitiko : izengoiti.
4 Haxeri : azeri.
5 -ka : bila.
6 Potxa : botxe, harkaitz.
7 -ala : -ra.
8 Dizu, ditizu : du, ditu (alok.).
9 Ganderailu : argimutil.
10 -(u)ia : -ua.
11 Iresi : orroztatu.
12 Urhe : urre.
13 Hori : beilegi kolore.
14 Ebatsi : lapurtu.
15 Zizun, zizien : zuen, zuten (alok.).
16 Diakozu : dio (alok.).
17 Jin : etorri.
18 Duzu : da (alok.).
19 Zeinhu : ezkila.
20 Joalzar : arran txar.
21 Hut : haut.
22 Ogi : gari.
23 Soha xipi : soro txiki.
24 Brosta : sasi.
25 Bigezpalaur : bi edo lau.
26 Bihi : ale.
27 Bilo : ile.
28 Kokatu : sartu, gorde.
29 Erra : erre.
30 Dizie : dute (alok.).

Commentaires

Posts les plus consultés de ce blog

Jean Curutchet: la chapelle

Salbatore gora da: kantua

Jean Barbier: processions