Salbatore gora da Entzuten ahal duzu kantu hori Youtubean. Galegin: Salbatore gora da. Anonimoa, XVIII-XIX. mendeak Salbatore gora da Garazi aldean, Ni ere han nündüzün igaran astean, Debozione gabe bai senthoralean, Ene gazte lagünak han beitziradean. Bortietan artzain ta ez jaisten ardirik, Untsa jan, edan, eta egin lo zabalik, Mündian ez ahal da ni bezain irusik, Ez nüke segür nahi bizitze hoberik! Izar bat jeikiten da goizerri aldeti, Argi eder batetan, leiñhürü bateki, Erien sendotzeko photeriareki, Hunki jin egin diot nik hari segürki. Izar hura jiten da boztarioreki, Zelialat emanen naiala bereki, Hitzaman diriozüt nik hari saminki, Haren zerbütxaria nizatela bethi. "Amorio zaharra, behar hait kitatü, Anitx phena dereitak hik eni kausatü; Maite berri bat zitak ezpiritian sarthü, Hari behar deroat bihotza libratü." "Amorio zaharrak zütia jenatzen, Berri baten jitiak anitx agradatzen? Zü ere gaztet
Commentaires
Enregistrer un commentaire